Ordezkoak
Kaixo!
Ongi etorri gure eskolara! Gure ikastetxea hobeto ezagutu dezazun eta izan ditzakezun zalantzak argitzeko, gida hau prestatu dugu, lehen unetik orientatzen lagunduko dizun itxaropenarekin.
Gainera, lankideen bidez, ziklo-bileretan, klaustroetan eta irakasle-gelan dagoen informazioari esker, gure eskolaren xarma berezia ezagutuz joango zara.
Baliteke gida honek zure zalantza guztiak ez jasotzea. Hala bada, zuzendaritzan aurkituko gaituzu, ahal dugun guztian laguntzeko prest.
Zure autonomia eta ongizatea garrantzitsuak dira guztiontzat, zure hezkuntza-lanean eragin handia baitute. Beraz, ongi etorri taldera!
Juan Ramón Jiménez Eskolako zuzendaritza-taldea