Gure ikastetxeak Erasmus+ Egiaztagiria du 2027ra arte. Aitortza horri esker, gure hezkuntza-jarduna nazioartekotu dezakegu eta aukera paregabeak eskaini diezazkiekegu bai ikasleei, bai irakasleei.
Proiektu honen ardatza gure eskola mundura zabaltzea da; hala, LHko 6. mailako ikasleek Europako beste herrialde batzuetara mugikortasunak egin ditzakete, kultura berriak ezagutuz eta hizkuntzak testuinguru errealetan praktikatuz.
Gainera, irakasle-taldeak goi-mailako prestakuntza-saioetan parte hartzen du atzerrian, Europako metodologiarik berritzaileenak gure ikasgeletara ekartzeko.