Gure ikastetxeak Eusko Jaurlaritzaren berezko hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzen trataera integraturako proiektuan parte hartzen du. Programa honek hizkuntzen ikaskuntza modu transbertsalean eta integratuan bultzatzen du ikasleen egunerokoan.
Proiektu honen bitartez, Arts eta Music ikasgaiak ingelesez ematen dira. Horri esker, ikasleek hizkuntza-gaitasunak testuinguru erreal eta esanguratsu batean garatzen dituzte, hizkuntza-gelatik haratago.
Gainera, astero, ikasleek mintzamamen-saio (speaking) bat izaten dute ingeles-hiztun natibo batekin. Esperientzia honek segurtasuna, jariotasuna eta ahoskera indartzen ditu giro hurbil eta motibagarri batean.